
osasun larrialdian bizitza eta langileen osasuna erdigunean jarri ordez, kapitala jartzen ari direla Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua salatu zuten atzo hamarnaka eta hamarnaka langileek Hego Euskal Herriko enpresa handi, ertain eta txikitan.

Haserre Eguna antolatu du bihar gehiengo sindikalak langileen bizitza erdigunean jar dezatela eskatzeko Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, eta Confebask eta CEN patronalei. Oinarrizkoak ez diren jarduerak bertan behera uzteko eskatzen ari dira azken asteotan sindikatuak.