
Udalak eta Laurak Bat merkataritza elkarteak euskararen erabilera handitzeko egitasmo bat garatu dute. Merkatari eta ostalariek bezeroekin lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute. Komertzio horiek 'Hasi' bereizgarria eramango dute.


Dena prest da ordu batzuk barru Atlantikaldiak lur har dezan. Gaurtik igandera arte 59 ekitaldirekin gozatzeko aukera izango da .

