
Hilaren 15ean, astelehenarekin, zabalduko du programa horietan izena emateko epea udalak. Familian Hezi programa, Ludotekak eta Gaztelekuak urriaren 1etik aurrera hasiko dute jarduna.

Hilaren 20an da Haurren eta Nerabeen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna. Hilaren 18etik abenduaren 20ra arteko egitaraua osatu du Pasaiako Udalak.

Ikasturte berriari begira, taldeen eraketa eta baldintzak errealitate berrira egokituko dituzte, segurtasuna bermatzeko. Irailetik aurrera, Zaria Abesbatza Eskolaren espiritua betiko berbera izango dela zehaztu dute.




Bihar Niessen kulturgunean Udal Ludoteka eta Gaztelekuk antolatu dute Gabon ekitaldia.

Egun osoz jokatuko dute txapelketa Haur eta Alebin Mailako hamasei taldek.

Haur eta gazteen jai batzordeak martxan jarri dituzte. Gazteen lehen bilera hilaren 25ean izango da; haurrena, berriz, hilaren 26an.

Hilaren 17an egingo du hitzaldia Ortzadarrek haur eta nerabeen gurasoei begira. Izena emateko epea zabaldu dute.

Txarangaren musikak lagunduta astindu dituzte danborrak gaur eguerdian Donibaneko txikiek. Meipitik plazara bidea egin dute, gurasoak eta aiton-amonak lagunduta, eta behin plazara iritsita azken asteotan entseguetan ikasitako doinuak jo dituzte, udaletxe aurrean. Danborradako argazkiak, sanjoanen atalean, irudietan. http://youtu.be/FJX7au7AYhY