
Adingabeek zer nolako herria nahi duten argi dutela frogatu dute. Herrigintzari dagokionez asko dute esateko, baita euren eskuz egiteko ere. Donibanen jolasgune bat eraiki dute, eta San Pedron bidean dira.

Elementu naturalak oinarri izango dituen "jolas-basoa" auzolanean eraiki nahi dute. Uztailaren 16ean izango diren ekintzekin bat egiteko deia luzatu die udalak familia, herritar eta, "batez ere, Donibaneko haurrei".

Haur parkeen egoeraren jarraipena egin duela azken hilabeteetan dio EAJ, eta oro har "nahiko utzita" daudela ondorioztatu du.