
2023an jaiotako haurren guraso zein tutoreek egun horien artean egin beharko dute inskripzioa. Aurkezpen bilera, baina, hilaren 29an izango da.

Ikastolan bat egin dute Gure Haurrak Ere Badirak deitutako mobilizazioekin. Horiez gain, Palestinako herriaren babeserako beste hainbat lanketa egiten ari dira.

10,40 segundoko markarekin, 20 urtez azpiko 100 metroko atletismoko Europako urrezko domina irabazi zuen atzo oiartzuarrak. Ander Aramendi donibandarrak gaur arratsaldean lehiatuko du 3.000 metroko proba.

Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, zortzi talde eta 350 dantzari bilduko dira Errenteria-Oreretan. 11:30ean hasiko da dantzaldia, eta herriko kaleak hartuko dituzte.

10:00etatik 13:00etara izango da batzarra, Haurtzaro Ikastolako jantokian. Datozen bost urteetarako lehentasunak ezartzen saiatuko dira.

Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian ikastolako anfiteatroan, beste ikastola batzuetan kanpoan geratu diren familiekin elkartasunez.

Prosa eta poesia lehiaketako irabazleak ezagutu dira gaur. Jendetza bildu da pleno aretoan gazteen kontakizunak entzuteko.

Haur eskolaren eta ikastolaren arteko errepide zatian egiten ari dira lanak, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

Elizaldeko eta Haurtzaroko ikasleek Korrika Txikia egin dute, lekukoa eskuz esku pasatuta. Izerdia eta aldarria nahastu dira.

Eskola Agenda 2030 barruko saioa izan da, ikasturte bukaerakoa. Herriko basoen diagnostikoa egin eta konpromisoak hartzeko eskatu diote udalari.

Matrikulazio kanpaina hastera doa, eta Oiartzungo ikastolak ate irekien egunen berri eman du, baita bilerarena ere.

Haurtzarok Gabon bezperako kalejiran gogoan eduki du Lapurdiko ikastola. Hango herriko etxeak hitzarmena eten, eta sei hilabete barru legez kanpokoa izango da.

Astean bi aldiz elkartzen ari dira Haurtzarok eta Auzokalte elkarteak antolatzen duten danborrada prestatzeko.

Ikastola Egunerako egitarau osoa antolatu dute, goiz eta arratsalderako. Ostiral arratsaldean, gainera, musika emanaldia izango da.

Euskal Herri osoko zenbait ikasleren artean istorio bakarra sortzen ari dira. Haurtzaroko DBH 3koek egin diote jada ekarpena kontakizunari.

Aurtengo jaietan eta udan "musikaren bidez ere euskara bultzatzeko" asmoa dute udalak, Elizalde institutuak eta Haurtzaro Ikastolak. 10-25 urte bitarteko gazteei galdetegi bat erantzuteko gonbita egin diete.

Egun osoko egitaraua prestatu dute. Festa handia igandean bada ere, larunbatean motorrak berotuko dituzte, ikastolako dantza taldearen emanaldiarekin.

Karla Loinaz, Maddi Mitxelena eta Oihana Retegi saritu dituzte. 14. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan ere Haurtzaroko ikasle bat saritua izan da.

Haurtzaroko DBH4ko ikasleen ikas bidaian laguntzeko antolatu dute saioa, bost bertsolarirekin.

LHko ikasleek egindako lanketari esker, bularreko minbizia dutenen laguntzarako bi elkarteentzat 6.000 euro lortu dituzte.