
Urri bukaerako denboraleak eragindako hondamendia pairatu zutenei laguntzeko kontzertu solidarioa egingo dute beste behin. Oraingo honetan Trintxerpen izango da.

Kutsu solidarioa izango du larunbateko emanaldiak, jasotako diru guztia Valentzian (Herrialde Katalanak) urri bukaeran izan zen denboraleak eragindako hondamendia pairatu dutenei bideratuko baitiete.

Trintxerpeko parrokian izango da emanaldia, arratsaldez. Sarrera doakoa izango da.

Pasaiako taldeko musikariak Usurbilgo Salbatore parrokian arituko dira etzi, larunbata, Joseba Garmendiaren zuzendaritzapean.