
LGTBIQ+ pertsonen bizimodua hobetzeko urrats ugari egin dituzte elkarren eskutik sexu askapenerako kolektiboak eta udalak. Bidea oraindik luzea bada ere, udalerria askeagoa den zalantzarik ez da.

Francisaldia zikloaren barruan transmaribibollo kalejira eta ortzadar banderaren igoera egin dituzte gaur goizean. Horrez gain, Francisen figura ere oroitu dute. Gaur 44 urte bete dira bere erailketatik.

Mar Cambrolle Trans Plataformako bozeramailea, Monika Plazaola Alternatibako kidea, Iñaki Queralt zinegotzia eta Loratuz Lotu Trans elkarteko Brayan Altimasberesek solasaldia eskainiko dute.