
Sare Herritarrak nazio dinamika egingo du hilaren 17 eta 18an zigorra erregimen itxian betetzen ari diren euskal presoei ezartzen zaien salbuespen araudia bertan behera utzi eta horien etxeratzea exijitzeko.

Kutxa Birak Errenteria-Orereta ere bisitatuko du. Ostegunean izango da, 18:00etan, Iparra-Hegoa elkarteak antolatuta eta Lau Haizetara topaguneak bideratuta.

Bizi Errenteria iniziatiba aurkeztu du Errenteriako Udalak gaur. COVID-19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko martxan jarritako Talka eta Suspertze Planaren barruan abiarazi dute iniziatiba.

Laguntzeko prest daudenek, taldekideekin jarri behar dute harremanetan posta elektronikora mezua bidalita. Iniziatibaren inguruko informazio guztia, sortu duten web orrian dago eskuragarri.