
Asteleheneko lehen saioaren balorazio baikorra egin du Iratzerrik. Prozesuarekin abenduaren 2an jarraituko dute.

Lezok energia komunitatea izango du. Gaur egindako agerraldian irmo esan dute udalak eta Iratzerrik atzera bueltarik gabeko urratsak egiten ari direla. Astelehenean, komunitatea sortzeko lehen saioa.

Iratzerri Lezo Ingurumen Elkarteak eta Lezoko Udalak elkarlanean, energia berriztagarrien komunitatea sortzeko baliagarri izango diren jardunaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako.

Energia gehiena erosi egiten da, eta horri aurre egiteko energia subiranotasuna garatzeko energia komunitateak sortzen ari dira Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan; Lezon eskaera egin dute.

Taldeak urgentziazko bilera bat eskatuko dio Lezoko Udalari, larrialdi energetikoaren aurrean herriari egokituriko plan bat garatzeko.

Larrialdi klimatikoak eta energia krisialdiak arduraturiko hainbat lezoarrek bat egin dute ingurugiroaren alde lan egiteko. Goizean aurkeztu dute taldea.

Iratzerrik fakturak ulertu eta horietan aurrezteko tailer bat emango du ostiralean Altzate Auzo Elkartean, 19:00etatik 20:30era. Energiaren azken faktura eramatea eskatu diete bertaratzen direnei.

Aldundiaren Energia Argitu Kit kanpainaren barruko tailerra egingo dute Lezon hilaren 26an. Iratzerrik parte hartzeko gonbita egin die lezoarrei.

Aurrelanak eginda, komunitatea osatzeko lehen saioa astelehenean izango da, Kultura Aretoan. Udalaren laguntza du Iratzerrik, eta Goienerren aholkularitza.

Gaur (osteguna) egingo dute tailerra, 18:30ean hasita. Bertaratuko direnei argindarraren azken faktura eramateko eskatu diete.

Iratzerrik eta udalak antolatuta, hiru ekitaldiko jardunaldiak egingo dituzte herrian. Energia komunitatea sortzeko bidea sendotu nahi dute.

Herrian energia berriztagarrien komunitatea sortzeko bidean aurrera urratsak egin nahi ditu Iratzerrik, lezoarrekin aurrez aurre bilduz.

Inkesta laburra zabaldu du gogoeta prozesuaren barruan herritarren iritziak jasotzeko. Parte hartzeko eskatu dute.

Hilaren 29an egingo dute tailerra, Irurtzun Berri jatetxean. 18:00etatik 19:30era da, eta aldez aurretik eman behar da izena.

Taldea larunbatean aurkeztuko dute Gezala Auditoriumean egingo duten ekitaldian. Goienerreko kideen hitzaldia ere programatu dute.