
Ordaindu ondoren, bidaia eta dirurik gabe gelditu dira 60 bat lagun. Kaltetuak atzo elkarretaratu ziren dagoeneko itxita dagoen agentziaren aurrean. Bertako arduradunaren kontra salaketa jarri dute hainbatek.

Elektrikek poltsikoak irabaziekin gainezka dituzten bitartean, herritarrak itotzen jarraitzen dute. Haserrea kalera atera zuten herritarrek atzo.

Elektrikekin eta argindarraren fakturarekin kezka nabarmen gelditu da, gainera, udalbatzarrean. Asteartean egin zuten, eta gaiaren gaineko bi mozioa aztertu zituzten alderdi politikoek.

Emakume batek jakinarazi dio Ertzaintzari Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren izenean SMSa bidali ziotela kontu korronte zenbakia eskatuz.

Bertan behera geratu da Irungo Ogasuneko ustezko iruzurraren inguruko epaiketa, asteazkenera arte. Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko zuzendari ohiaren eta Maria Rosa Cobos haren emaztearen defentsen arabera, prozesuan hainbat prozedura akats izan...

Irungo Ogasuneko ustezko iruzurraren inguruko epaiketa gaur goizean hasiko da, Donostiako Lurralde Auzitegian, eta hilabete inguru iraungo du. 80 lekukok parte hartuko dute. Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko zuzendari ohia, Maria Rosa Cobos haren emaz...

Udaletik ohartarazi dutenez, adineko hainbat bizilagunek euren burua udal langiletzat aurkeztu duten zenbait lagunen bisita jaso dute etxean azken asteotan. Iruzurgileek beren eguneroko ohituren gainean galdetu diete adinekoei, eta ondoren hainbat lapu...


Urrian hasi ziren merkataritza jardunbide oldarkor horiek antzematen. Azken asteetan Trintxerpen eta San Pedron kasu gehiago izan direla ohartarazi dute.

Iruzurgileak adinekoen etxeetara jotzen ari dira, ustezko enpresako ordezkarien bisita bat simulatuz.

Etxeak erreserbatzeko dirua eskatu eta desagertu egiten zen alokairu faltsuen proposatzailea, eta guztira 4.000 euro irabazi ditu horrela. Asteartean atxilotu zuen egilea Ertzaintzak.

Herriko taberna batean saiatu dira iruzurra egiten, telefono dei bidez. Datu ekonomikoak eskatu dizkiete langileei.

Pasa den udan salatu zen iruzur prozedura bera erabili dutela jakinarazi du, bestalde ogasunak.

Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, 31 urteko emakumea eta 44 urteko gizona, laguntzailearen iruzurra izenekoa leporatuta. Ondarearen kontrako delitua da Segurtasun Sailak azaldu duenaren arabera, eta kutxazain automatikoak erabiltzen dituzten adinekoei egiten diete.

Izaskun Gomezek sare sozialen bidez jakinarazi du edadetuei deiak egiten ari direla mina baretzeko produktu bat eskaintzeko.

Uraren kalitate txarra aitzakiatzat hartuta, milaka euroko kostua izan dezaketen ekipoak saltzen saiatzen ari dira hainbat enpresen edo udalaren izenean.

Iruzurgileek etxeetara deitzen dute, uraren kalitatea aztertu behar dutela esanez. Etxera joanda, gailu batzuk saltzen saiatzen dira.
