
Itsasgorak irauten duen bitartean urak tarte batez itsasertza gainditu dezakeela ohartarazi du Segurtasun Sailak. Udalak zenbait neurri hartu ditu.

Donibane eta San Pedroko alkateordeek "kezkaz eta arduraz" bizi dute egoera. Jakinarazi dute larrialdien protokoloa eguneratuko dutela, aurrerantzean mekanismoak urgentziaz aktibatzeko.