
Indartsu eta luxuzko kartelarekin heldu da Atlantikaldia bosgarrenean ere. Hilaren 20tik 23ra arte zortzi gunetan 90 ekintzatik gora atondu ditu udalak Errenteria musika, kultura eta aniztasunaz blaitzeko.

Itsas Korronteak, hori izango du Atlantikaldiak aurtengo ekinaldiaren goiburua. Irailaren 20tik 23ra ospatuko da eta dagoeneko, kultur topagune eta musika jaialdiaren bosgarren aldia osatzeko lanean hasi da Errenteriako Udala.