
Euskaraldiaren batzordea martxan da, eta egitaraua ontzen ari da. Errenteria-Oreretako hamaikakoa martxoaren 14an aurkeztuko dute, norbanakoen izen-ematea zabaltzeko bezperan.

Maiatzaren 5ean egingo du mendi lasterketaren laugarren edizioa Urdaburu Mendizale elkarteak; gaur zabalduko dute, 20:00etan, izen ematea.

Helduen eta haurren danborradetan izena emateko epea zabaldu du Alabergako auzo elkarteak.

Ludoteka, Gazteleku edota Kuadrilategietako matrikulazio kanpainari buruzko xehetasunak datorren astean emango dituztela aurreratu du udalak. Hala ere, informazio gehiago jasotzeko telefono zenbakia eta helbide elektronikoa jarri dute interesdunen eskura.