
Abuztuaren 6an izango da egun hori, eta aurtengorako mahai jolasak gaia aukeratu dute. Abuztuaren 2a baino lehen eman behar da izena.

Antxoko Dultzainero Taldeak kaleak girotzeko ardura izaten du sanferminetan. Jon Arrizabalagak haien zereginaren gainean hitz egin du.

Trebera taldeak antzoki bihurtu zuen atzo San Fermin eliza. Jendez bete zen, eta abanikoen ufadek giro beroa arintzen lagundu zuten. 'Recordando Mocedades' ikuskizuna, oroitzeko modukoa.

Oparo joan da sanpedroen asteburua. Besteak beste Artzain eta Inudeen desfileak, eta San Pedro-Antxo desafioa izan dira.

'Bueltan gea' lelopean, 1990eko hamarkadan gazte izan zirenek festa eguna egin zuten larunbatean. Antolatzaileak, pozarren.

Atzo hasi ziren Pasaiako lehen festak, Donibaneko sanjoanak. Alkate txikiek egin zieten harrera herritarrei sua piztu baino lehen.

Festen atariko asko izan dituzte San Pedron asteburuan. Ostiralean ortzadarraren kolorez jantzi zen herria, eta larunbatean ia denetik izan zen.

Niessen elkarteak XLIV. Elkarte Arteko Bakailao Txapelketa antolatu du. Eskualdeko hemezortzi elkartek parte hartuko dute lehian, hilaren 14tik 18ra.

Hiltzailearen klubean izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du Biyurrieneak. Hilaren 27a –igandea– izango da horretarako azken eguna.

Trebera taldearen 'Recordando Mocedades' ikuskizuna jasoko du Antxoko parrokiak uztailaren 2an, sanferminen atariko bezala.