
Jai egitarauaren 9.400 ale argitaratu ditu udalak, eta bihar, etzi eta etzidamu banatuko dituzte 10:00etatik 13:00etara udaletxeko arkupetan. Udal eraikinetan eta auzo elkarteetan ere izango dira egitarauak.

Baserritarrez jantzi, edalontzi berrerabilgarriak erabili eta esukaraz hitz egitera deitu du San Tomas batzordeak.

Adin eta mota guztietarako egitaraua prestatu dute. Igande gaueko su-festak itxiko du astebete baino gehiago iraun duen jai giroa.