
Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek, jai parekideago eta barneratzaileagoak lortzeko asmoz, iniziatiba berria jarri dute martxan elkarlanean.

Jai parekideen eta eraso sexisten aurkako kanpaina abiatu du udalak. Elkarbizitza eta errespetuzko jarrerak sustatzera deitu ditu herritarrak.

Elhuyar Oarsoaldeko udalerrietako jaiak aztertzen ari da genero ikuspuntutik, berauek "parekideagoak eta berdinzaleagoak" izateko helburuarekin. Herrika lantzen ari dira, bakoitzean bere jaiak landuz herritarrekin batera. Lehen hausnarketa kolektiboa egin zuten asteazkenean, hilak 5, Errenteria-Oreretan.