
Lau hilabetez egongo da irekita. XVIII. mendeko Emakumezkoen jantziak ikusgai egoteaz gain, bisita antzeztuak eskainiko dituzte ere.

XX.mendeko baserritarren argazkietan oinarrituta, baserritar jantzien errepliken erakusketa osatu du Jantziaren Zentroak. Bihar irekiko dituzte ateak eta urtarrilaren 2an itxi, eta asteburuetan bakarrik bertaratzeko aukera izango da. Gainera, bi bisita gidatu antolatu dituzte Ramon Garciaren gidaritzapean, abenduaren 11 eta 18rako.

Gaur egin dute inaugurazioa, eta egoiliarrak diren artistek haien artisau eta artista ibilbidearen eguneraketa egin dute, haien obrekin batera.