
Pasaitarrek gune berriaren gaineko laguntza eta gomendioak jasotzeko aukera izango dute, Maddi Marquet kirol orientatzailearen bidez. Zerbitzua astelehenetan eskainiko da, 18:30etik 19:30era.

Aire zabaleko gune hori Ibaiondo frontoiaren ondoko plazan kokatuko dute, belargunearen ondoan. Hilaren 24rako bukatuta egotea aurreikusi du udalak.

Pasaia Badia Aktiboko hiru kide Bruselan egindako All Stars proiektuaren itxiera ekitaldian izan ziren azaroaren 21ean. Bertan, Oarsoaldeko eta Pasaiako ereduak aurkeztu zituzten.

Pasaia Badia Aktiboko ordezkaritza bat Bruselako All Stars jardunaldietan izan da, eta udalak bultzatzen dituen jarduera fisikoko plan eta politika publikoen berri eman du.

Oarsoaldeko udalek urteak daramatzate herritarren artean jarduera fisikoa eta bizitza aktiboa sustatzen. Orain mugarri den proiektu bat abiatu dute, Oarsoaldeko Kirol Orientazio Zerbitzuen koordinazio mahaia eratu baitute. EAEko lehena da.

Donibaneko Aitona-amonen Aterpeak antolatuta, asteazkenean adinekoen erorikoak prebenitzeko bigarren tailerra egingo da, 11:00etan. Martxoko saioaren arrakasta ikusita, bigarren ikastaro bat programatu dute.

Galtzaraborda eta Fanderiako udal kiroldegiek ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Europako Kirolaren Astearen harira. Hilaren 26an izango da, asteazkena.