
Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Pasaiako Udalak herritarrei irekitako hiru saio antolatu dituzte datozen egunetan San Pedroko Udal Aretoan.

Materrek Zero Zabor Uretan egitasmoaren zazpigarren ekitaldiaren datuak eta emaitzak ezagutarazi ditu gaur goizean egindako agerraldian.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, bederatzi itsas hondakin bilketa egingo dira Pasaian, Hondarribian, Donostian, Zarautzen, Zumaian eta Deban, 11:00etatik 13:00etara.

Aldundiak Blue Expedition itsas plastikoen inbasioa geldiarazteko sentsibilizazio kanpaina abiatu du. Espedizioa Pasaiatik abiatuko da, eta Materrek hainbat jarduera antolatu ditu hilaren 9tik 12ra.

Bi erakundeek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute euskal gizartearen artean itsas ondarearen gaineko interesa pizteko eta euskal ontzi tradizionalei buruzko ezagutza areagotzeko.

Lezo eta Donibane lotzen dituen bidegorri zatia inauguratu dute gaur. Proiektuak herritarren eskaera historiko bati erantzuten dio, eta lotura seguru eta ekologiko bat ahalbidetuko du.

SEARCULAR proiektuak itsas plastikoen kopurua murrizteko hiru urteko epean irtenbide praktikoak garatu nahi ditu. Lau irtenbide berritzaile proposatzen ditu.

Errenteriako Udalak bat egin du Euskadiko Klima eta Energiaren Astearekin, eta hainbat ekintza antolatu ditu hilaren 19tik 28ra bitartean.

"Festibalak ingurumenean sor litzakeen inpaktu negatiboak arintzeko metodologia" nagusiko da aurtengo edizioan. Jaialdiaren Jasangarritasun Plana "erronka berriz hornitu" dute aurten.

Arrantza iraungarria eta kontsumo arduratsuaren alde egindako lanagatik, Pasaiako Arrantzaleen Kofradiari egin diote 2019ko Mater Itsas Zaindari Aitortza.

Energia Garbiaren Eguna izango da hilaren 26an, eta Oarsoaldeko Energia Bulegoak kontzientziazio kanpaina bat abiaraziko du.

Baionako Portu Sozietateko ordezkaritza batek Pasaiako portua bisitatu du. Bi erakundeek lankidetza estrategiko bat abiatu dute.

PPAk, jasangarritasuna hobetzeko duen konpromisoan, abian jarri ditu bere sare elektrikoa modernizatzeko eta teknologia berri horien beharretara egokitzeko jarduerak.

Hidrozikloi izeneko sistemak Lezo 1eko kaiaren gainazalean biltzen du lurrean pilatzen diren prezipitazioen fluxua, itsasora isuri aurretik tratatzeko.

Iragan ostiralean Lezo eta Donibane lotu dituen bidegorriaren azken zatiaren inaugurazioa egin zen, eta herritarren eskaera handienetako bati erantzuna emateagatik pozik azaldu da alderdi sozialista.

Autokontsumo kolektiboaren bidez familia eta tokiko komertzioek faktura energetikoaren %30a aurrezten ahalko dute. Lezoko Udaleko Talde Sozialistak herritarrak ekimen honekin bat egitera deitu ditu.

Oarsoaldeko Eskola Kirolak bizitza jasangarriaren aldeko apustua sendotu du, joan-etorri jasangarriak sustatzen dituzten neurriak bultzatuz. Iaz, desplazamenduen %43,64 modu jasangarrian egin ziren.

Era horretan, udalak NBEk 2030erako Agendan ezarritako helburuak betetzen aktiboki laguntzeko konpromisoa hartzen du.

Proiektua Nazio Batuen Erakundeko Garapen Iraunkorreko Helburuekin lerrokatuko ditu Lezoko udal politikak.