
Jolasaren eta artisau jostailuaren inguruko jardunaldia da, eta horren bueltan egitarau zabala ondu du Kroma elkarteak hilaren 19tik 25era.

Hilaren 20an da Haurren eta Nerabeen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna. Hilaren 18etik abenduaren 20ra arteko egitaraua osatu du Pasaiako Udalak.

Fanderiako errotan familian aritzeko pista jolasa antolatu du larunbata goizerako Fanderiako Errota Ibaiaren Interpretazio Zentroak.

Unibertsoan oinarritutako "eremu hezitzaile, inklusibo eta dibertigarria" erabilgarri dagoela aditzera eman du Errenteriako Udalak. Adin ezberdinetako haurrek diseinatutako hiru espazio ditu parkeak, bakoitza adin-tarte batentzako pentsatua.

Jolasaren garrantziaz jabetuta, hainbat irizpide kontuan hartzea ezinbestekoa dela uste du udalak, ez soilik jostailuak erosteko garaian, baita jolasari daukan garrantzia emateko unean ere.