
Pasaiako Udalak abiarazitako Eskubidean planak udalerriko haur eta nerabeekin parte hartze organo bat eratu du. Euren nahi eta beharretatik abiatuta, jolas eremu berri bat diseinatu eta eraiki dute.

Eskubidean planak ahotsa eman die Pasaiako haur eta gazteei, eurek diseinatu eta elkarlanean eraiki baitute parke berria. Lanak eman du fruitua.

Haurrek jolaserako eta aisialdirako gune erakargarriago, modernoago eta seguruago bat izango dute hemendik aurrera. Hiru eremutan banatutako zazpi joko jarri dira.

2020an abiarazitako prozesuaren itxiera ekitaldia hilaren 22an egingo dute, 17:00etan. Parkour tailerra eta ping pong txapelketa antolatu dituzte.