
Pasaia bezalako eremu batek "bidegorri seguru eta egoki bat" behar duela nabarmendu du talde ekologistak, "Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialak aurreikusten duen moduan".

Bi herrietako koalizioek salatu dute bukatu gabe jarraitzen duela bideak, eta arriskutsua izan daitekeela hori bizilagunentzat.

Mugikortasun Departamentuak Tourra aitzakia modura erabili duela diote ekologistek.