
Handia izan da Lezoko Martxoaren 8ko mobilizazioa. 500 inguru izan dira herriko martxa morea aldarrikapenez josi duten lezoarrak.

Lezoko Emakume Taldeak kopa menstrualak emango dizkie hala nahi duten emakume lezoarrei. Osasun, ingurumen, eta ekonomia arrazoiak bildu dituzte koparen aldeko egiteko.

Lezoko Emakume Taldearen ekimenez, Saldiseko eta Altamirako eskaileratan LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko ortzadarrak margotu dituzte.

Azken urteotako mobilizazio historikoak gogoratu, pandemiaren eragina aztertu eta aurtengo martxoaren 8aren gaineko gogoeta egin dute Oarsoaldea eta Bidasoko elkarte feministek. Oiartzungo Feministen Asanblada, Harremantxo, Lezoko Emakume Taldea eta Oreretako Mugimendu Feminista dira eskualdeko protagonistak.

Martxoaren 8rako manifestazioa, eta hilaren 10erako bertso afaria antolatu dituzte herriko eragileekin elkarlanean.

Lezoko Emakume Taldeko Garbiñe Lozano Real elkarrizketatu du HITZAk, 'Martxoaren 8ko hitzak' dokumentalaren harira.

Lezoko Emakume Taldeak ezinbesteko eman du Berdintasun Mahaia osatzea, herriko emakumeen bilgune izateko, koordinazio esparrua indartzeko, eta eragiteko lehentasunak ezartzeko.

Lezoko Emakume Taldeak manifestazio girotua antolatu du Emakumeen Nazioarteko Egunerako. 19:00etan hasiko da mobilizazioa.