
Lezoko Zinema Ttikia taldeko kideek ikasturte osoko programazioaren berri eman dute. Hil honetatik maiatzera arte, 17 film emango dituzte.

Larunbatean, Gezala Auditoriumak Lezoko Zinema Ttikiaren saio bikoitza jasoko du. Animazio filma eta dokumentala dira proposamenak.

Lezoko Zinema Ttikiaren ikasturteko lehen emanaldia bihar da (larunbata). Hurrengoa azaroaren 5erako prestatu dute.

Lehenik haurrentzako animaziozko filma emango dute, eta ondoren familientzako umorezko film luzea. Doan dira, baina gonbidapena behar da.

Gezala Auditoriumean izango dira bi saioak. 16:30ean haurrentzako animaziozko filma emango dute, eta 19:00etan 'Hil kanpaiak'.

17:00etan 'Piarata arratoia' lana ikusteko aukera egongo da bihar, eta 19:30ean, 'Agur Etxebeste!'.