
Bi urte bete berri dira Teo Alberro Bilbaok Pasaiako aginte makila hartu zuenetik. Agintaldiaren lehen erdiaren balorazioa egin du alkateak, eta baikor baloratu du orain artean osatutako ibilbidea.

Ostadar koloreko zebrabideak zuritu izanak haserrea piztu du kolektiboko kideen artean. Ezinegona ageriko egingo dute larunbatean, 12:30ean, San Pedron.

Gaur ospatzen den LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, adierazpen ofiziala egin du udalak. Emakume lesbianek eta transexualek bereziki pairatzen duten bazterkeriaz ohartarazi dute.

Harro sentitzeko eguna dute gaur gay, lesbiana, transexual eta bisexualek. Euren eguna da. Harrotasunaren eguna, esateko norberak nahi duen bezala sentitzeko, maitatzeko eskubidea duela.