
Pasaiako liburutegiek Euskarazko Irakurketa Kluba sortu zuten 2015ean, eta Xabier Etxaniz Rojo trintxerpetarra da saioen gidaria. Aurtengo ikasturteak bederatzi saio izango ditu.

Artista liburuen erakusketa egingo dute Merkatuzarren hilaren 17tik 19ra. 50 artista eta kolektibotik gora beren obrak erakutsiko dituzte.

Aurtengo ikasturtea urriaren 13an hasiko da, Antxoko liburutegian. Guztira, bederatzi liburu landuko dituzte, ekainera arte.

'Liburua opari' kanpainaren bidez irakurzaletasuna eta euskarazko literaturari bultzada ematea bilatzen du udalak. Txartelak Hizkuntza Politika departamenduan eskura daitezke.

Idazle madrildarrak (1981) bidaia luzea egin du, espazioan nahiz denboran, ‘La bajamar’ obra Pasai Antxon kokatzeko. Bertako familia baten historia oinarri, «testigantza anonimoak» jaso ditu.

Aroa Moreno idazleak Antxon kokatu du bere azken eleberria, eta Antxotarrok Historia Mintegiak argazki erakusketa egingo du horri lotuta.

Kristo aurreko II. mendea. Sizilian dauden esklaboek, siriarrak horiek gehienbat, matxinada hasten dute. Aske bizi nahiz dute. Hori guztia bildu du eleberrian Adur Intxaurrandietak.

Aurrez aurreko harrera etenda baldin badago ere, liburu digitalak mailegatzeko zerbitzua martxan dago. Filmak ere eska daitzeke, bazkide izanez gero.

Eraldatuta iritsi da aurten Eztena Jaialdia, eta hiru sormen laborategi proposatu. Sormen prozesu horren kronika poetikoak hitzez eta irudiz jantzi dituzte Alaia Martinek eta Amets Badiolak.

Pasaiako Udal Liburutegiek ordutegi bereziak izango dituzte Eguberrietan. Aldaketa guztiak albistean kontsulta daitezke.

Miren Agur Meabe idazlea Donibaneko Ubera liburutegian izango da ostiral honetan, 19:45etik aurrera. Saioaren ondoren luntx bat egingo dute.

Irakurritako liburuetan ahaztuta utzitako objektuen erakusketa antolatu du udal bibliotekak.

Euskarazko liburuen azoka hilaren 26an (ostirala) izango da, 16:30etik 20:00etara, Gure Zumardian.

Alberdania argitaletxeak eta Pasaiako liburutegiek GG4A irakurketa proiektuaren bukaera ekitaldia egingo dute gaur Ubera liburutegian, 18:00etan.

Udalak buzoi berri bat jarri du San Pedroko udal liburutegiko kanpoaldean. Helburua da erabiltzaileek maileguan hartutako liburu eta DVDak edozein ordu eta egunetan utzi ahal izatea.

VIII. Artista-Liburuaren Gipuzkoako Topaketen kariaz, Luis Barriosek konferentzia eman eta tailerra egingo dute gero.

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, zozketa berezi bat antolatu du HITZAk. 12 liburu eder zozkatuko dira. Parte har ezazu!

Martxoak 31ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria literatur pack a da: Oroimenezko igandeak (Ainara Maia) eta KG (Negu Karlsson) liburuak.

Miren Azkaratek bere azken liburuaren aurkezpena egingo du hilaren 14an, Bixi-Bixik antolatuta, Donibaneko Kultur Aterpean.