
Zaintzan ari diren migratutako emakumeak bizi duten egoera erdigunean jartzeko bi iniziatiba antolatu dituzte Errenteria-Oreretan: 'Mira' arte instalakuntza, eta gaiaren inguruan Olatukoopek egin duen dokumentala eta ondorengo mahai ingurua.

Etxeko lanetan eta zaintza arloan ari diren emakume etorkinen testigantzak bildu dituzte ‘Mira’ instalazioan, kolektiboa saretu eta ahaldundu asmo duen Koop Denontzat proiektuaren barruan.