
Lau Haizetara Euskaltzaleon Elkarteak elkartasun hori puntuala baino, egonkorra egin nahi du, eta horrela, hilean behin, lehenengo asteartearekin janari bilketa egingo du Zaporeak elkartearekin koordinatuta Moriako kanpalekura bidaltzeko.

Ostegun arratsaldean Kontzejupean jarriko dute denda solidarioa. Jasotako dirua Zaporeak proiektuari bideratuko diote.

Zaporeak elkarteak antolatuta, janari banaketa egiten ari dira asteburuan Errenteria-Oreretan, Moriako errefuxiatuei bidaltzeko.

Moriako pertsona errefuxiatuen eremuan gertatutako sutea dela eta, Pasaiako Udalak Espainiako Gobernuari eta Europako erakundeei eskatu die har ditzatela premiazko neurriak krisi humanitarioari erantzun aktiboa emateko.

Elkartasun deia egin du Zaporeak egitasmoak: Greziako Lesbos uharteko Moria kanpamentuko errefuxiatuak laguntzeko jakien bilketa egingo du asteburuan Euskal Herrian. Iraila hasieran erre egin zen kanpaleku erraldoi hori. Errenteria-Orereta izango da jakiak utz daitezkeen herrietako bat.

Boliviako Amazonian lanean ari den Taupadak elkarteari eta Zaporeak elkarteari diru laguntzak eman dizkie Errenteriako Udalak. Hiruna mila euro eman dizkie bi elkarteei.