
Berdintasun Mahaiak 2025eko urtarrilaren 24an auzolanean margotu zuen eskorgarien omenezko murala. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek "irmoki eta aho batez" salatu dute erasoa.

Komunikatu bateratua plazaratu dute Kuirdinadorak eta Oreretako Ernaik eraso transfoboak salatzeko. Mezu argia helarazi dute adierazpenaren bidez: "Feminismo transbaztertzailea ez da feminismoa".

Pasaiako Berdintasun Mahaiaren ekimenez, emakume eskorgarien omenezko mural bat margotu dute Trintxerpen. Mahaiaren helburua da Pasaiako emakumeen memoria jasotzea eta ahanzturan ez gelditzea.

50 urte bete ditu aurten Lezetak pleno aretoan jartzeko sortu zuen margolanak. Hainbat ekintza antolatu dituzte horren harira, eta ostiralean, lana kalera eramanda jarriko diote ginga urteurrenari bideomapping batekin.

Touringek eskatuta Fanderia zelaiaren horma luzea muralean bilakatu dute Kepa Etxebarria eta Zigor Garrok. Taldearen historia eta herriarekin duen lotura betikotu dute sorkuntzaren bidez.

Eva Mena muralistak Bakearen Lankidetzarako Batzarrarekin elkarlanean Palestinak bizi duen egoera salatu eta euskal herritarren elkartasuna aldarrikatzen duen murala ondu du.

Altzateko obren egungo egoeraren inguruan informatzeko helburua zuela azaldu dute. Gaur goizean estalia azaldu da.

Emakumeen aztarnak biltzen dituen mural feminista inauguratu zuten ostiralean. Jai giroan, espazio atsegina sortuta eta ahaldunduta, historiak erreserbatuta dien ikusezintasunetik lehen lerrora jauzi eginda ospatu zuten espazio berri baten hartzea.

Herriko historia feministan mugarri izan diren gertaera eta emakumeak lehen lerrora ekarriko dituzte, aitortza egiteko espazio publikoa hartuta. Murala osatzen jarraituko dute bihar.

Murala margotuko dute larunbat honetan eta hurrengoan Zapirain Anaien kalean eta parte hartzera deitu dituzte herriko emakume guztiak; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara arituko dira.

Herri Eskolan dagoen muralari egin diote eraso. Kale margolanean dauden emakumeak beltzez margotu dituzte.

Erabilera anitzeko gunean Gaztañoko bizilagunek duela hiru urte ondu zuten muralari eraso egin diotela eta grafiti batekin estali salatu dute auzotarrek; espazioa berriro margotu dute auzolanean.

Begiradak proiektua ezagutaraziko dute bi artistek Atlantikaldiaren barruan.

Muralak Errenteriako emakumeen historia garaikidea jarraitzen du, lihozko hariak gidaturik.

Mosaiko Mural tailerra egingo dute uztaileko hiru ostiraletan. Alaia Gaztelumendi, Onintza Etxebestek eta Idoia Beratarbidek emango dute tailerra.

Gernikako sarraski oroitu, bertan gertatu zena islatuta utzi, eta egun gertatzen diren halako gertaeren kontrako aldarrikapena egiteko Picassoren Guernica margolanarekin bete du herritar talde batek Madalena kaleko horma.

Herritar talde batek murala egin du Madalena kalean Gernikako sarraskia oroitu eta egun gertatzen diren halako gertaeren kontrako aldarrikapena egiteko.

Sarek antolatuta hamarnaka lagun bildu ziren atzo Esmalterian; murala egiteaz gain, dispertsioari "golak sartu" zizkioten