
Portuaren modernizazioa, gobernantza eredu berria, herritarren bizi kalitatea eta eskumenen transferentzia aldarrikatu dituzte Aizpea Otaegik, Mikel Arrutik eta Teo Alberrok.

Ez hotz, ez bero. Epel. Hala laburbildu daiteke Oarsoaldeko eta Bidasoko traineruek atzo Gipuzkoako Traineru Txapelketan egindako lana.

Uda 2026 kirol kanpaina aurkeztu dute eskualdeko lau udalek. Jarduera asko eta askotarikoak prestatu dituzte, tokian tokiko kirol eragileekin elkarlanean.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak fruta eta barazkiak saltzen dituzten dendetan euskararen presentzia areagotzeko kanpaina abiatu du.

Sestaoko lehian beste lau domina lortu dituzte arrosek. Hibaikak bi domina irabazi ditu, eta San Pedrok bat.

Lokal hutsen jabeei deialdi zehatza egin diete: aldi baterako laga ditzatela, Auzoen Arimaren lehen fasean euren proiektuak aurkeztu zituzten sortzaileek aldi batez erabili ditzaten.

Meategien sakonetik itsasoaren zabalerainoko planak ondu ditu Oarsoaldeko Turismo Bulegoak.

Korrikako bi furgonetak eta horiek eramango dituzten gidariak Oiartzungo Ugaldetxo industrialdean prestatzen dituzte. Orain azken ukituekin ari dira, eta igandean gidatze probak egingo dituzte, Atharratzen dena prest izateko.

Hilaren 12tik 15era Pasaia KM0 jaialdiaren laugarren ekitaldia egingo da Antxon eta Donibanen. Aurtengoak bost emanaldi izango ditu.

Hilaren 19an Atharratzera zein hilaren 29an Bilbora joateko autobusak antolatu ditu Oarsoaldeko AEK-k. Txartelak salgai daude euskaltegietan.

Mintzagun egitasmoaren baitan, euskal dantzen oinarrizko pausoak ikasteko aukera izango dute Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen egunotan, Axuri Beltza kultur elkarteko kideekin.

Kirol arloan gazteekin euskararen erabilera sustatzeko egitasmoan zazpi kirol elkarte parte hartzen ari dira.

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak jakinarazi du enpresa batek telefonia kontratuak eskaintzen dituela bulego horren izena modu faltsuan erabiliz.

Pasaiako eta Errenteria-Oreretako turismo bulegoetan eskura eta bete daitezke garraio txartel ez izendunak.

Gipuzkoa Taxi elkarteak aplikazioaren proba pilotua egingo du datozen egunotan, eta 943 47 00 47 telefonoa martxan jarri dute.

2025eko maiatzetik da martxan eskualdeko energia bulegoa. Dituen baliabideen berri emateko Lezoko hitzaldia hilaren 20an izango da.

"Herri bakoitzak bere elikaduraz erabakitzeko eskubidea duen bezala, bere langileen lan-baldintzak ere erabakitzeko eskubidea du", esan dute.

Ipar Euskal Herriko abeltzainak protestak eta mobilizazioak egiten ari dira. Horregatik, AP-8ko Behobiako ordainlekua ia-ia itxita dago.

Beste urtebetez, Oarsoaldeko Garapen Agentziak 0 eta 16 urte arteko haur eta umeentzako euskarazko produktuak zerrendatu ditu.

Eguberriak herrietako saltokietarako egun bereziak dira. HITZAk, Oarsoaldeko lau merkatarien elkarteekin elkarlanean, haiek egindakoen eta egingo dituztenen berri jaso du.