
Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, 31 urteko emakumea eta 44 urteko gizona, laguntzailearen iruzurra izenekoa leporatuta. Ondarearen kontrako delitua da Segurtasun Sailak azaldu duenaren arabera, eta kutxazain automatikoak erabiltzen dituzten adinekoei egiten diete.