
Zabalik eta erabilgarri dago gaurtik Ondartxoko pantalana herritar guztientzat. Bernar Lemos Auzoetako eta Hiri Mantenu Azpisaileko zinegotziak, Maite Gartzia Kirol zinegotziak, Hibaika Arraun Elkarteko ordezkariek eta Iztieta-Ondartxoko Auzo elkarteko ordezkariek hartu dute parte pantalanaren irekiera ekitaldian.

Azken ukituak egiten ari dira, eta pasa den urrian pantalana hondora finkatzeko lanak egin ostean, hilabete honetan jada prest izango dute ontziralekua.

Hasiak dira lanak Iztieta pasealekuan, Hibaikaren egoitza den Matadero parean ontziralekua egiteko.

Pantalan zaharrak itsas beherarekin eragiten zituen arazoei irtenbidea emateko aldatu dute.