
Irri bat oparitu lelopean jostailu berrien bilketa egin dute Errenteriako PSE-EEk eta Gazte Sozialistek, Gabonetan zehar.

Behin kanpaina bukatuta, jasotako opari guztiak Errenteria-Oreretako Gurutze Gorriko presidenteari Jon Gili eman dizkio Jose Angel Rodriguez Errenteriako talde sozialistaren presidenteak.

Irria opari kanpainaren ekitaldi berria egin du Errenteriako PSE-EEk eta emaitzarekin pozik azaldu da. Beharra dutenen artean banatuko ditu opariak Gurutze Gorriak.
