
Teknologiak Errenterian izan duen rola aztertzeko jardunaldia antolatu dute. Iraganaz hausnartuta, herri bizigarriak eraikitzeko gakoak emango dituzte.

Euskal Wikilarien Elkarteak, TEKS sareak eta udalak ibilbide historikoa antolatu dute eta bertan ikasitakoa sarean partekatuko dute ondoren.