
Txikizkako saltzaileen eta ogasunaren arteko harremana estutuko du TicketBAI sistema berriak. Hainbat onura izan ditzakeen arren, merkatari txikiak kezkatu ditu eskatzen duen inbertsioak.

Bi diru laguntza onartu dituztela jakinarazi du aldundiak: Kenkariback deiturikoa, TicketBAI sistema berria ezarritakoan hobari fiskala unean jasotzeko, eta, beste bat, merkataritzaren eta ostalaritzaren susperraldia bultzatzeko.

EAEko merkatari eta ostalariek TicketBAI sistema integratu beharko dute, derrigorrez. Euskaraz ere bai jartzera animatu dituzte Oiartzungo establezimenduak.