
Tipi-topa egitasmoaren irteera berezia egingo dute bihar (osteguna): Herri Eskolako ikasleek adinekoak gidatuko dituzte herritik.

Zahartze aktiboa du helburu programak, eta 60 urtetik gorako herritarrei zuzendutako irteerak antolatzen ditu.

Oinezko ibilbideen sasoia bukatu da, eta irailean itzuliko da. Martxa egitasmoaren saioak, berriz, uztailean ere egingo dituzte, Bekoerrrotan.

Tipi-Topa egitasmoko ibilaldiak ostegunero egiten dituzte. Bertan boluntario lanean ibiltzen direnen jarduna aitortu du Lezoko Udalak.