
Azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean, Jose Ignacio Elortegi sanpedrotarraren kultur ekarpena errekonozitu zuten San Pedroko elizan, omenaldi hunkigarri batean.

Larunbatean Santa Zeziliaren bueltako jarduerak egin zituzten San Pedron. Ekitaldian Pasai Antxoko Bandaren mendeurrena eta Jose Ignacio Elortegiren ekarpen musiko-kulturala errekonozitu zituzten.

Hilaren 22a Santa Zezilia eguna da, musikarien zaindaria, eta udalak, Pasaia Musikalek eta Juanje Neira eskolak kalejira eta ekitaldi musikatua antolatu dituzte San Pedron.

Bihar eta etzi San Pedroko 38. Musika Abesbatza Astea ospatuko da, eta jardueren muinean Tirri Tarra fanfarrea dago, aurten 50 urte egin baititu.