
Gatazka gainditzeko eszenatoki bat eraikitzeko ardura exijitu dio Espainiako gobernuari. Manifestazioa egingo dute 19:30etik aurrera, Tomas Elgorriaga estraditatu ez dezaten eskatzeko.

Hondarribiko Abotsanitz ezker abertzaleko taldeak elkartasuna adierazi dio Tomas Elgorriagari eta astelehen arratsaldean Estradiziorik ez. Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean San Pedro kaletik irtengo den manifestaziora joateko deia luzatu du. 19:30ean hasiko da ekitaldia, Azeri elkartearen paretik.