
Topoko obretara bisita egin dute gaur udaleko, Jaurlaritzako, ETSko eta SOS Antxo herri plataformako kideek. Obrak erdira iritsi direla berretsi ahal izan dute.

Hamar egunetan amaituko dituzte lurzorua aztertzeko beharrezko diren landa lanak. Lau metroko sakonerako zuloak egingo dituzte laginak eskuratzeko.

Obrak gauzatu ahal izateko, azoka frontoira lekualdatzeko aukera aztertuko du udalak. Aurreikuspenak betetzen badira, 2021. urte amaieran hasiko dira lanak.

Pasaia, Errenteria-Orereta eta Donostiako EH Bilduko zinegotziek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote herritarron dirua xahutzeari utz diezaion, topoaren lurperatzea nahiz geldirik dagoen Altza-Galtzaraborda pasantea geldirik delarik.

Proiektuak urteak etenda daramatzala salatu du Palenciak.