
Pasabidearen egitura nagusia jartzeko lanengatik Gi-636 errepidea erabat moztuko dute, Lanbarren eta Gaintxurizketako biribilgunaren artean, astearte gauetik (22:00) asteazken goizaldera (06:00).

Laugarren urtez jarraian hiru milioi tonen kopurua gainditu du portuak. 2023arekin alderatuta, ordea, jaitsiera izan da.

Gi-636 errepidea seguruagoa izan dadin eskatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur (astelehena) arratsaldean.

Zirizan, Aranederren eta Hospitalillon egokitu dituzte behin-behineko aparkalekuak. Otsailaren 1etik, egoiliar txartela beharko da horiek erabiltzeko.

20:00etatik 08:00etara Tomas Garbizu, Polentzarrene, Guillermo Lazon eta Hipolito Gezala kaleetan; eta Zubitxo kaleak eta Elisa Salaberriak osatzen duten eremuan, egoiliar txartela dutenek bakarri ahalko dute aparkatu.

Gaurko (hilak 11, astelehena) 22:00etan hainbat bide itxiko dituzte, biharko 06:00ak arte. Bihar ere, ordutegi berberarekin, mozketak.

2023aren lehen sei hilabeteen balorazioa egin du portuak: iazko epe berberarekin alderatuz, %7,5 hazi da salgaien trafikoa.

Jaizkibel hiribidea eta Elias Salaberria kalearen arteko lotune zaila kendu, eta hamar astean biribilgunea egingo dute.

2019-2023 Legegintzaldi Planean txertatutako lan horien helburua oinezkoen segurtasuna bermatzea izan da, beste konpromiso bat betez.

Bi kaleetako lanak bihar gauean hasiko dira. Uliakoak gutxienez bi egunez luzatuko dira, eta Azkuenekoak gau bakarrean egingo dituzte.

Larunbatean (hilaren 14an) Inauteriak ospatuko dira Antxon, Donibanen eta San Pedron.

Lezobidea kalea itxita izango da bihar 11:00etatik igandeko 01:00ak arte.

60. Behobia-Donostia lasterketa egingo dute igandean. Horren harira, Errenteria-Oreretako eremu zabalari eragingo dioten trafiko neurriak.

Nafarroa etorbidea itxita egongo da, eta barrutitik irteteko, Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu du Pasaiako Udalak, 08:30etik 15:30era.

Trintxerpeko jarduketa horiek eguraldi onarekin egin ahalko dira soilik, eta trafiko aldaketak eragingo dituzte.

Lasterketa Donibanetik igaroko da, bihar eta etzi, eta eragina izango du trafikoan eta aparkalekuetan.

Aparkalekuetan zein garraio publikoan aldaketak eta trafiko mozketak eragingo ditu Atlantikaldiak.

Santioek trafiko eta aparkaleku aldaketak eragingo dituzte Donibanen, hilaren 24tik 31ra. Bizkaia plazan aparkatzeko baimenak ere eska daitezke, jaietan erabiltzeko.

Bihar Eusko Label eta Euskotren Ligetako bosgarren jardunaldiak jokatuko dira Pasaiako badiako uretan, eta estropadek eragina izango dute trafikoan eta aparkalekuetan.

Trintxerpeko Karmengo Jaiek trafiko eta aparkaleku aldaketak eragingo dituzte gaurtik hilaren 18ra bitartean.