
Euskaraldiaren egitarauaren barruan, Andoni Mutiloaren ikuskizuna Juanba Berasategin izango da, 19:00etan. LGTBI+ kolektiboko pertsonek Euskal Herrian normaltasun osoz bizitzeko dituzten arazoen inguruko gogoeta bat egingo du protagionistak.

Haren burua deskribatzeko eskatuta, «laborategiko teknikaria, musikaria eta, artean, mutil transa» esan du. Trantsizioa egiten ari da, eta ikusgarritasuna nahiz laguntza psikologikoa jo ditu gako.