
Aste honetan abiatuko dute 15. Trintxerpe Musikaz Blai jaialdia, eta hilaren 23an biribilduko dute. Musikaz gain, euskal dantza txapelketa bat ere izango da.

Hilaren 1eko arratsean abiatuko dira emanaldiak, Gernika plazan. 2tik 4ra beste bost hitzordu izango dituzte bizilagunek musikaz gozatzeko.