
Hilaren 12an Gipuzkoako Errota Eguna izango da, eta hiru egunetan lantegi horiekin gozatzeko egitaraua prestatu dute.

Gipuzkoako Errota Eguna izango da igandean, eta herrialde osoan 40 jarduera inguru antolatu dituzte. Oiartzuni dagokionez, bost orduko ibilaldia antolatu dute, Fanderian hasi eta bukatuko dena.