
Antolatzaileek gogorarazi dute lehen edizioan parte hartu zutenek berriro eman beharko dutela izena aurten ahobizi edo belarriprest izan nahi badute.

Euskaraldian izena eman dutenek ostiraletik igandera hartu ahal izango dute euren txapa barruti bakoitzean jarriko diren mahaietan. Oraindik zabalik da izena emateko epea.