
Birgilio Labandibar eta Xabier Izagirre ergoiendarrek botako dute bihar xanistebanetako txupina. Jai batzordeak proposatu zion udalari suziria Ergoiengo bi bizilagunek botatzea, 40 urtean auzogintzan eta herrigintzan egindako lana aitortzeko.

Oiartzunen hirugarren aldiz antolatu dute hika ikastaroa. Hikaz aritu nahi duen edonorentzako dago irekita. Herriko hizkera indartu nahi dute hirugarren saioan.