
Hilaren 24an, Tabu Demons Musika Elkarteak antolatzen duen Madalenrock jaialdiaren hirugarren ekitaldia jasoko du Xabier Olaskoaga plazak, 21:00etatik aurrera eta doan.

Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, zortzi talde eta 350 dantzari bilduko dira Errenteria-Oreretan. 11:30ean hasiko da dantzaldia, eta herriko kaleak hartuko dituzte.

Eresbil Fundazioak eta Andra Mari Abesbatzak bizirik mantentzen duten proiektua ostegunean hasi eta hilaren 28an bukatuko da.

Lehen ekitaldi horretan, elikadura burujabetzan aitzindari diren emakumeak omenduko dira. Aurtengo sariduna Maixabel Arretxe ekoizlea izango da.

Xenpelar Bertso Eskolako ikasleekin batera arituko da Udal Txistulari taldea.