Arraunak gobernatu nahian
Errenteria-Oreretako ikastetxeetako ikasleak Hibaika Arraun Elkartearekin elkarlanean arrauna gertutik ezagutzeko aukera izaten ari dira. Gaur, oiartzun ibaian ibili da horietako talde bat.
Hibaika Arraun Elkartean herriko eragileekin harremanetan ari da arrauna sustatzeko haien artean, eta batez ere elkartea bera zein egiten duten lana gizarteratzeko. Horren barruan ikastetxeetara jo dute, eta ikasleak animatu dira; Mataderora hurbildu, Hibaikako arraunlariek lagunduta ontziratu, eta arrauna gobernatzeko lanak izan badituzte ere Oiartzun ibaian barrena ibili dira.