Autoak garbitzea musutruk, Ibarreko gasolindegian
Inauteriak Ibarreko gasolindegian.
Lehenago ala beranduago, askok jaso dute bideoa bere whatsappean. Ibarreko gasolindegian autoak dohainik garbitzen dituzte. Hori bai, modu susmagarrian, ez dirudi oso mekanikoak direnik. Ez dakigu ibilgailuek kotoiaren froga pasatuko luketen ala ez, baina irribarreak sorrarazi dituzte inauterietako txantxarekin.