Bidegorria 'bidemore' bihurtu denean
Lilatoia dela eta, emakume talde pila bat ibili dira kilometroak eginez.
Lilatoia lasterketa ez da ohiko moduan ospatu ahal izan. Horregatik, Donostian egiten den lasterketaren distantzia egitera deitu dituzte emakumeak, aplikazio batek —ez arazo gutxirekin— kilometro horiek pilatzen zituen bitartean.
Emakume talde ugari ibili da, gora eta behera, Arditurriko bidegorrian asteburuan zehar. Batzuk oinez, beste batzuk korrika, baina denak berdintasunaren bidean urratsak ematen.