[Bideoa] Jakarta? Ez, Gurutze
Tolosako abesbatzen lehiaketara etorritako Indonesiako koro batek Gurutze-Berrin hartzen du ostatu.
Asteburu luze honetan izango da Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 51. ekitaldia. Mundu osotik etortzen dira koroak, eta Tolosan ezin dute denek ostatu hartu.
Beraz, Indonesiako abesbatza batek Oiartzungo bidea aurkitu du. Zehazki, Gurutze-Berri hotelekoa. Bertan egingo dute lo aste honetan zehar, ehiza garaia bete-betean denean.
Indonesiarrek, baina, ez dituzte indar guztiak taulan utziko. Gurutze-Berriko jantokian kantatu zuten indonesiarrek. ETB1eko Ahotsak saioa bukatu izana kontsolatzeko balio badio inori…